XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarte irregularrei egindako esleipenen kopurua, 1 eranskinean ikus daitekeenaren arabera, 18 da eta horien zenbatekoa 238,6 milioi.

4. Kopuru egokia ezarri zaie fiantzei, eginak daudela dioen kontratua izenpetu ondoren egiten diren arren, normalean.

Hamar milioitik gorako esleipenak ez dira N.A.O.n argitaratzen.

5. Gure azterketa burutu dugunean obra guztiak buruturik gabe zirenez, ezin izan dugu horien egikaritzea egiaztatu.

Kostuari dagokionean esan daiteke orokorrean ez dela alderatzerik izaten, eta gertatuz gero ehuneko txikietan izaten direla.

6.1 eranskinean agertzen da hirgurranei egindako esleipenen laukia, kontratistaka paratua.

Ikus daitekenez, 6 adjudikaziodunik handienak, 23 esleipenekin, guztikoaren herena, guztiko zenbatekoaren erdia baino gehiago hartu dute.

III.2 VIVEROS Y REPOBLACIONES DE NAVARRA DELAKOAREN ESKU UTZITAKOAK.

7. Viveros y Repoblaciones enpresa publikoaren esku utzitakoak, Kontratuei buruzko Foru Legearen 2. artikuluaren arabera gauzatu dira, horren arabera honen esparrutik at geratzen dira Foru Komunitateko Administrazioaren eta Foru Komunitateak zuzen ala zeharka gehiengoz eskuhartutako kapitala duten zuzenbide pribatuko elkarteen arteko harremanak.

2 eraskinean ikus dezakegu Viveros y Repoblaciones delakoak hirugarrenei enkargatu dizkien lanen laburpena, enpresaka sailkatua.

Agerikoa denez, kontratazio horietan ordaindutakoaren erdia zazpi enpresek jaso dute.

Elkarteak berak landutako txosten baten arabera, oihanarekin zerikusia duten enpresen kopuruak gora egin du, eta horren ondorioz, konkurrentzia hazi egin denez, lehiaketa bidez egin ahal izan ditu esleipenak Viveros-ek 1993-1994 aldian.

III.3 DIRUSARRERAK.

8. Europako Ekonomi Elkartearekin batera finantzatzen dira 5b izeneko aldeetan egindako birlandaketa eta oihan azpiegiturei buruzko lanak.

1991ko ekainaren 27ko 90 zk.ko EEEren Erabakian onartu zen Nafarroako landalurrei laguntzeko ekintza egitaraua 90-12-17 eta 93-12-31ren arteko aldirako.

Erabaki horren ondorioz, egindako gastuen ehuneko 45a ordaintzen du EEEk.

Zenbait alditan egiten dira ordainketak, elkarteko arauen arabera, epea 1995eko bukaeran amaitzen delarik.

1992 eta 1993 urteetan mendietan egin diren lanen ehuneko 90a 5b aldean burutu da.

III.4 AHOLKUAK.

Gure azterketaren ondorioz, hona ematen ditugun aholkuak:

Burututako kontratazio ezberdinen lege-kalifikazioa zehaztu, horien espedienteetan berariaz jaso eta kasuan kasu dagokion arauteria ezarri horiei.

Kontratazioari buruzko arauteria zorrotz betetzea premiatu.

Hain zuzen ere, gogoan izan behar dira esleipenak N.A.O.n argitaratzea edo fiantza erabakitako epetan egitea bezalakoak.

Enpresari sailkapena eskatzea, derrigorrezkoa denetan; zigorren erregimena; arauetan aurrikusitako txosten guztiak egitea.

Txosten honetan aztertutako lan kontratazioaren bitartez atzeratutako aldeetan lanaren benetako sustapena bermatuko duten neurriak hartzea, berarizko arauteria egitea ere, behar izanez gero

Iruñean, 1994ko urriaren 28a

Lehendakaria: Francisco Javier Tuñón San Martín